Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Safe Care programa




Safe Care etxez etxeko bisita-programa malgu eta doakoa da, 0 eta 5 urte bitarteko seme-alaba bat duten familientzat zuzenduta.


Zer du helburu?

  • Zure seme-alaben hazkuntza eta zaintza eguneroko bizitzan estresagarriagoak zaizkizun egoeretan laguntza jaso eta zure trebetasunak indartu ahal izango dituzu
  • Zure seme-alabak gaixotzen direnean zaintzen eta erabakirik onenak hartzen ikasiko duzu
  • Zure seme-alabek beren segurtasuna arriskuan jartzen duen istripurik ez izatea lortuko duzu
  • Zure seme-alabekiko harreman pozgarriagoa lortuko duzu
  • Gehien kezkatzen zaituzten egoerak, hala nola, elikadura, loa, jolasteko ordua edo emozioak eta portaera arautzea hobeto konponduko dituzu. Zuk erabakitzen duzu zein egoeratan lan egin dezakegun elkarrekin.

Haurdun banago, parte har dezaket? Nire bikotekideak edo beste senide batek parte har dezake?

  • Haurdun dauden emakumeek parte har dezakete haurdunaldiko edozein hilabetetan. Haurraren bizitzako lehen hilabeteetara egokitzen ditugu beharrezko egoerak eta materiala.
  • Banaka edo zuk aukeratutako pertsonarekin parte har dezakezu.

Non eta zer ordutan egiten dira saioak?

  • Ez da beharrezkoa zu eta zure seme-alabak lekuz aldatzea, programako profesional batek zuen etxera hurbilduko da, astelehenetik ostiralera, goizez edo arratsaldez, komenigarriagoa iruditzen zaizuen ordutegian.
  • Saioak ezin badira etxean egin, beste aukera bat aurkitu dezakegu.

Zenbat balio du?

Programa doakoa da.

Nola har dezaket parte?

Programan parte hartzeko Lan Unitatearen agindu teknikoa behar da.

Safe Care Programari buruzko informazio gehiago eskuhorri honetan.