Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Attachement Videofeedback Intervention (AVI) programa



Programa hau atxikimenduaren teoriaren ikuspuntutik garatzen da. Teoria hau ikuspegi eraginkorretako bat da, beren beharrizanekiko sentikorra den zaintza jasotzen duten haurrek garapen afektibo, sozial eta kognitibo osasungarriagoa dutela azaltzeko.

Zer lortuko dugu nire seme/alabak eta biok?

  • Zure seme-alabak bere jokabidearekin adierazten dituen seinaleei arreta kontzienteagoa eskainiko diezu eta bere esanahia hobeto ulertuko duzu.
  • Zure seme-alabak zurekin interakzioa bilatzen duenean edo zure kontsolamendua, afektua eta kontaktu fisikoa bilatzen duenean behar bezala erantzutea lortuko duzu.
  • Zure seme-alabak testuinguru seguru batean modu aktiboan eta autonomoan esperimentatzea eta esploratzea errazteko autoerregulazio handiagoa lortuko duzu.
  • seme-alabekiko elkarreraginean poztasun handiagoa sentituko duzu.
  • Zure semeak eta zuk konfiantza handiagoa izango duzue zuen harremanean eta zuen gaitasunetan.

Nire bikotekideak edo beste senide batek parte har dezake?


Programa banaka edo zuk nahi duzun pertsonarekin batera egin daiteke.

Non eta zer ordutan egiten dura saioak?


Garrantzitsua da haurrak bere ohiko inguruan egotea errespetatzea, modu naturalean elkarreragin ahal izateko. Zuen etxera joaten gara, astelehentik ostiralera, goizez edo arratsaldez, egokien iruditzen zaizuen orduan.

Parte hartzea etxean egin ezin bada, beste aukera bat eskaini dezakegu.

Zenbat balio du?

Programa doakoa da.

Nola har dezaket parte?

Programan parte hartzeko Lan Unitatearen agindu teknikoa behar da.

AVI Programari buruzko informazio gehiago eskuhorri honetan.