Prebentzio, Haur eta Familia Zerbitzuaren misioa Donostiako haur eta nerabeen eskubideak babestea da, haur eta nerabeen ongizatea lortzeko helburuarekin. Horretarako, prebentzio-ekintzak eta babes-ekintzak garatzen ditu, haien premiei erantzuten zaiela ziurtatzeko.
Zentzuk dira gure helburuak?
Gure helburu orokorra gurasoei orientazioa eta laguntza ematea da, seme-alaben beharreei aurre egiteko, laguntza eta baliabide egokiak eskainiz.
Zehazki, helburu hauek lortzeko lan egiten dugu:
Haurren eta nerabeen ongizatea sustatzea beren eskubideak gauzatzean
Gurasotasun positiboaren erabilera sustatzea
Babesgabetasunarekiko zaurgarritasun- eta arrisku-egoerei aurre-hartzea eta antzematea.
Haurren babesgabetasun-egoerak eragiten dituzten kausen prebentzioa
Haurren babesgabetasun-egoeretan esku hartzea
Haurrei eta familiei eragiten dieten egoerei aurre egiteko baliabideak eta programak sustatzea.
¿Nori zuzenduta dago?
18 urtetatik beherako adingabeei, Donostian modu egonkorrean edo aldi baterako erroldatuta edo bertan bizi direnei (erroldatuta egon ala ez, legezko bizilekua izan edo ez), zaurgarritasun-egoeran eta/edo babesgabetasun arin edo ertainean daudenei.
Haurren, nerabeen eta haien familien zailtasunak eta premiak goiz detektatzeko eta esku hartzeko prebentzio-programa bat da, haien ongizate emozionala eta segurtasuna lortzera bideratua.