Indarkeria Matxistaren Biktimeei zuzendutako Arreta
Indarkeria matxista jasan edo jasaten baduzu:
Deitu 943 48 14 00 telefonora
Larrialdi egoeran bazaude, deitu berehala 112 telefonora.
Emakumeen aurkako indarkeria edo indakeria matxista Giza Eskubideen urraketa larria da; genero-desberdintasunen adierazpen larriena. Aurrerapausoak eman diren arren, gure gizarteak aurre egin beharreko arazo handienetako bat da.
Gizarte Ekintzan indarkeria matxistaren biktimeei arreta emateko lan egiten dugu.
Zer eskaintzen dugu?
Informazioa eta laguntza eskaintzen dizugu, beste sail edo erakunde batzuen baliabideak zein propioak erabiliz.
Harrera, diagnostikoa eta orientazioa
Entzuteko eta euskteko espazio bat eskaintzen dizugu, zure beharrak diagnostikatzeko eta esku hartzeko plan baten barruan beharrezkoak diren baliabideak eskaintzeko. Modu integratuan eta koordinatuan esku hartuko dugu.
Laguntza psikologikoa
Une zailetan (banantzea, salaketa...) erabakiak hartzen lagunduko dizugu, eta prozesu edo gertakari traumatiko baten ondoren zure bizitza berregin dezazun saiatuko gara.
Larrialdiko dirulaguntzak
Oinarrizko premiei erantzuteko baliabide ekonomikoak eskaintzen ditugu, beste baliabide batzuk berehala eskuratu ezin dituzunean.