Inprimatu

Whatsapp ikonoa

Hiri onberagoa, solidarioagoa eta elkartuagoa



Bertako herritarrek eraikitzen dute, egunero-egunero, Donostia. Donostiako Udaleko Gobernuaren oinarrizko helburua da hiri onberagoa eta solidarioagoa, elkartuagoa eraikitzea, baloreen gaineko heziketa, bakearen kultura eta Giza Eskubideen eta gizalegearen errespetua sustatzen duena.

Gizarte Ekintzaren Zuzendaritzatik gizarte globalizatu honetan gertatzen diren aldaketei aurre egiten saiatzen gara (biztanleriaren zahartzea, etorkinak, talde ahulen gizarte-bazterketa, genero-indarkeria…), plan eta politika aktiboak sustatuz eta abian jarriz, gizarteko agenteekin elkarlanean. Horri guztiari esker pertsonei eskainitako zerbitzuen sarea indartu eta herritar guztien aukera-berdintasuna tinkotzen da.

Haurrak, adinekoak, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, etorkinak, minusbaliatuak, gizarteko talde ahulenak… herritar guztien artean (bertan jaio ziren donostiarrak nahiz munduko bazter guztietatik etorri eta donostiar egin direnak) proiektuak aurrera atera behar ditugu eta arreta berdina jaso behar dugu, alaiago bizi gaitezen. Horretan lan egiten dugu, gizartea aldatzeko apustuari tinko eutsiz.