Hautesle Erroldan agertu eta 2023ko Udal eta Foru Hauteskundeetan bozkatu ahal izateko baldintzak

  • Donostian erroldatuta egotea 2023ko urtarrilaren 30ean.
  • Bozketa-egunean 18 urte beteta izatea.

Hautesle Erroldan izena emanda dauden eta Espainian bizi diren espainiar guztiek eman dezakete botoa hauteskunde hauetan, baita Europar Batasuneko eta Udal Hauteskundeetan parte hartzeari buruzko elkarrekikotasun-akordioak dituzten herrialdeetako herritarrek ere, betiere botoa emateko borondatea adierazi badute.

Oharra

Kontsulta honetan honako hau jakin dezakezu:

  • Zure izen-ematea Hautesle Erroldan (erreklamazioak: Udalinfon apirilaren 17ra arte).
  • Botoa emateko dagokizun hauteslekua.
  • Mahaikide izendatua izan zaren.

Kontsulta hauteskunde egunera arte egongo da eskuragarri.

Zozketan erreserba bat egingo da, mahaikideen artean hutsik izanez gero kide berriak izendatu ahal izateko. (Informazio gehiago)

Hauteskunde mahaietako kideen izendapenei alegazioak eta ordezkapenak

Mahaietako kideen hautaketaren alegazioak Donostialdeko Hauteskunde Batzordean egin ahal izango dira:

Teresa de Calcuta plaza 1 (Atotxa)

Tfnoa: 943 000 728 / Faxa: 943 000 702

E-maila: alegaciones-JuntaElectoral-Donostia@justizia.eus

Elektronikoki webgune honetan ere aurkez daitezke: https://www.mesaselectorales.es/web-excusas-admin

Informazio gehiago

Edozein kontsulta edo iradokizunetarako:

2023ko Udal eta Foru Hauteskundeei buruzko informazio gehiago