Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Victor Lasa Briz


Kargua: zinegotzia

Victor Lasa donostiarra da, 43 urte ditu eta aholkulari estrategikoa da. 20 urtetik gorako esperientzia du lau kontinenteetako sektore publikoan, pribatuan eta GKEetan; izan ere, nazioarteko enpresa eta unibertsitate garrantzitsuenetako batzuetan lan egindakoa da. Jaioterrira itzulita, donostiar guztien alde lan egiteko irrikan dago.

Informazio Orokorra


• Jaioteguna eta jaioterria: Donostia (Gros), 1980ko ekainaren 19a
• Ezkondua, eta alaba eta seme banaren aita

Ikasketak:
  • Lehen eta bigarren mailako ikasketak San Alberto Magno ikastetxe alemanean
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean (2002)
  • Nazioarteko MBA, Deustuko Unibertsitatean eta Hanburgoko Unibertsitatean (2004)
  • Nazioarteko Merkataritzaren Ziurtagiria, EHUn (2007)
  • Gizarte Zientzietako Masterra (Nazioarteko Garapena), RMIT University-n (Australia) (2013)
  • Gizarte Zientzia Globaletan doktorea (Informazioaren Politika), RMIT University-n (Australia) (2023)

Hizkuntzak:
  • Gaztelania, euskara, alemana, ingelesa, italiera

Lan Esperientzia

  • 2005-2007 Mercedes Benz, Espainia eta Portugal, Garraio zuzendaria
  • 2008-2009 Espainiaren Hegoafrikako Errepublikako Enbaxada, analista
  • 2008-2011 CAF Australia, Ozeaniako eta Afrikako Garapeneko zuzendaria
  • 2012-2015 SPARK Acceleration, Estrategia eta Ikerketako zuzendaria
  • 2013-2014 WikiLeaks Party Australia, aholkularia
  • 2015-2016 RMIT University, ikertzailea
  • 2016-2017 University of Melbourne eta RMIT University, irakaslea
  • 2017-2019 VOITH Hydro, Afrikako Merkatu Garapena eta Arriskuen Analisia
  • 2019-2023 Estrategiako eta komunikazioko aholkulari independentea (Euskadi, Saudi Arabia)


Harremanetarako