Jaioteguna eta jaioterria: Zamora, 1959ko urriaren 31n
Ikasketak:
Industria maisua
Elektrizitatea eta elektronika
Instalazio eta linea elektrikoetako teknikari espezialista
Lanbide esperientzia
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioko bitarteko laguntzailea, 1982/02/01etik 1987/11/3ra.
1987an Justizia Administrazioko laguntzaile izateko oposizioa gainditu zuen.
1987/11/4tik 1988/05/29ra, karrerako funtzionario gisa izan nintzen Torrelavegako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian (Kantabria).
1988/05/30etik 1989/12/26ra, Basauriko (Bizkaia) Barrutiko Epaitegiko Justizia Administrazioko laguntzaile titularra izan nintzen.
1989/12/27tik 1992/03/31ra, Justizia Administrazioko laguntzaile titular gisa, Donostiako 2. Zigor Epaitegian.
1992/04/01etik 1992/12/20ra, Donostiako Zigor Betearazpenak Izapidetzeko Bulego Bateratuko Justizia Administrazioko laguntzaile titular gisa.
1992/12/21etik 1995/09/29ra, Justizia Administrazioko laguntzaile gisa, Donostiako 4. Instrukzio Epaitegian.
1994an, JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO OFIZIALEN KIDEGO NAZIONALEKO OPOSIZIOA GAINDITU ZUEN. GAUR EGUN, KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOAREN KIDEGOA DA.
1995/09/29an, 2011/11/15era arte, Donostiako Izapidetze/Betearazpen Penaleko Bulego Bateratuko Justizia Administrazioko ofizial titular gisa hartu nuen kargua.
2011/11/16tik gaur arte, Justizia Administrazioko PROZESU ETA ADMINISTRAZIO KUDEATZAILE gisa, Donostiako Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegian.
Beste datu interesagarri batzuk
1990/03/14an ETA talde terroristak Ángel Mota Iglesias ene anaia erail izanaren ondorioz, 1990eko irailean DENON ARTEAN / PAZ Y RECONCILIACIÓN elkartean izena eman nuen, Cristina Cuestak zuzentzen zuelarik. Zuzendaritza Batzordeko kide izan nintzen, EAEko Terrorismoko Biktimen Elkartea (COVITE) eratu genuen arte (1999/07/15).
2010. urtetik 2011. urtera, COVITE zuzendu nuen, lehendakari modura, eta ardura hori utzi egin behar izan nuen bularreko bi angina izatearen ondorioz.
2011tik 2013ra, COVITEko Zuzendaritza Batzordeko kide izan nintzen.
Bi urtez gaixo egon ondoren, 2015. urtean Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan duen Ordezkaritzaren ardura hartu nuen, 2017ra arte, ordezkari gisa.
2017tik gaur arte, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Euskal Herrian duen ORDEZKARIA naiz.