Iñigo García Villanueva Kargua: Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumenako zinegotzia.
Informazio orokorra
Donostian jaio zen 1986an, euskalduna
Eraikuntza Ingeniaritzan lizentziatua, hainbat enpresatan egin du lan.
2018an, Donostia Shops Merkatarien Plataformako zuzendari-gerente izendatu zuten, eta Donostiako tokiko merkataritza sustatzeko eta dinamizatzeko ekintzen buru izan zen.
2023an Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari izendatu zuten.
2024ko irailean, Donostiako Udaleko zinegotzi kargua hartu zuen, eta Aniztasuna, Inklusioa eta Ingurumena delegatu zituen.