Zein ekintza erreklama daiteke Donostiako Udaleko Auzitegi Ekonomiko Administratiboan?
Auzitegi administratibora jo aurretik, beti egon behar izaten du udal ekintza batek.
Ekintza honako hauetako bat izan daiteke:
Zerga (balio erantsia, ondasun higiezinak, eraikuntza, ekonomi jarduerak) eta tasa (ura, zaborra, TAO, lizentziak, garabia, hilerriak) kitapenak.
Ordainagiri bat berrikusteko eskaera bati buruzko ebazpena.
Zerga salbuespenak edo hobariak ukatzen dituzten ebazpenak.
Zerga bat ordaindu beharra adierazten duten ebazpenak.
Bilketa gainkarguz edo bahitura bidez egiteko ebazpenak.
Zerga isunak ezartzen dituzten ebazpenak.
Gainkarguz edo bahitura bidez kobratzea trafiko, hirigintza eta zibismo isunak zein prezio publikoak (kiroldegietako ordainagiriak, Musika Eskolarenak, haurtzaindegienak).