Administrazio Kontratazioa

'Kontratazio Publikoa Euskadin' plataformaren atal honetan Donostiako Udalak irekitako lizitazioak kontsultatu ditzakezu, baita kontratuen esleipen eta formalizazioak ere, edota kontakturako beharrezko informazio guztia.

Horretarako, aukera ezazu erakunde bat.

  • Lizitazio fasean dauden kontratu guztien eskaintzak eta proposamenak aurkezteko epeekin lotutako oharra Covid-19a dela-eta. Irakurri oharra
  • COVID-19: EPE ADMINISTRATIBOAK BERRABIARAZI EGINGO DIRA MAIATZAREN 7TIK AURRERA lizitazio elektronikoaren bidez izapidetzen dituen kontratazioen prozeduretan. Irakurri oharra



Administrazio Kontratazioa

Kontratazioko Mahaiaren Osaketa:

Udal honek Kontratazio Mahai Iraunkor bat du eratuta, kontratazio-organoari laguntzeko, prozedura ireki, mugatu, ireki sinplifikatuetan eta oso sinplifikatuetan, eta negoziatuetan publizitatearekin edo publizitaterik gabe.


2019ko abenduaren 17ko Gobernu Batzarrak hurrengo erabakiak hartu zituen :

  • 1. ONARTZEA Donostiako Udalaren Kontratazio Mahai iraunkorraren ondorengo OSAKETA:

    Presidentea: Ogasuneko zinegotzi ordezkaria.
    Presidente ordezkoa: ordezkaritza arauetan adierazten dena.

    Idazkaria: Kontratazio Zerbitzuko Negoziatuaren Burua.
    Idazkari ordezkoa: Kontratazioko administratiboa.

    Lehen mahaikide titularra: Idazkaritza Nagusiaren arduraduna
    Lehen mahaikidearen ordezkoa: Idazkaritza Nagusira atxikitutako teknikaria; berau ez dagoenean, Idazkariordea.

    Bigarren mahaikide titularra: Kontu-hartzaile nagusia.
    Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Kontu-hartzailetzako goi mailako teknikaria.

    Hirugarren mahaikide titularra: Kontratazioko zerbitzuburua.
    Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Ondareko Zerbitzuburua.

    Laugarren mahaikide titularra: Proiektu eta Obretako zuzendaria.
    Laugarren mahaikidearen ordezkoa: Hiri mantentze eta Zerbitzuetako zuzendaria.

  • 2. ONARTZEA Lehendakaritzaren titularra eta bere ordezkoak ez direnean, eginkizunak Hirugarren Mahaikideak (titularra edo ordezkoa) egin ditzala. Kasu horietan, kide hori bere mahaikide kargutik kendu egingo da.
  • 3. FINKATZEA Kontratazio Mahaiaren asteko aldizkakotasuna bere saioetan, asteazkenetan 11: 00etan ezartzen delarik.
  • 4. MANTENTZEA egungo botazio sistema, hau da, mahaikide guztiek izango dute hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea, idazkariak izan ezik, soilik hitz egiteko eskubidea izango baitu hark.
  • 5. BAIMENA EMATEA, ere, talde bakoitzetik udalkide bat etor dadin kontratazio mahaira. Udalkide horrek ez du hitz egiteko eta botoa emateko eskubiderik izango.
  • 6. Akordio honen bitartez eraturiko Kontratazio Mahaiak bere funtzioak beteko ditu 2020ko urtarriletik aurrera.


Aurreko EBAZPENA ALDATU DA, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urtarrilaren 18an hartutako hurrengo erabakien bidez:

Kontratazio Mahai iraunkorraren Lehendakaritza izendatzea
  • 1.- ONARTZEA Donostiako Udalaren Kontratazio Mahai iraunkorraren Lehendakaritza bete dezala Kerman Orbegozo Uribe jaunak

Eranskina: PDF ikonoa Kontratazio Mahaiaren osaera 2023ko abuztua.pdf