Administrazio Kontratazioa

'Kontratazio Publikoa Euskadin' plataformaren atal honetan Donostiako Udalak irekitako lizitazioak kontsultatu ditzakezu, baita kontratuen esleipen eta formalizazioak ere, edota kontakturako beharrezko informazio guztia.

Horretarako, aukera ezazu erakunde bat.

  • Lizitazio fasean dauden kontratu guztien eskaintzak eta proposamenak aurkezteko epeekin lotutako oharra Covid-19a dela-eta. Irakurri oharra
  • COVID-19: EPE ADMINISTRATIBOAK BERRABIARAZI EGINGO DIRA MAIATZAREN 7TIK AURRERA lizitazio elektronikoaren bidez izapidetzen dituen kontratazioen prozeduretan. Irakurri oharra



Administrazio Kontratazioa

Udal Kontratazio Plana

Donostiako Udalaren 2022. urteko kontratazio planean urte horretan lizitatzea aurreikusita dauden udal arloetako kontratuen berri ematen da.

Aukera bat da eragile ekonomikoei jakinarazteko zein diren proiektatutako kontratuen bidez bete nahi diren udal-beharrak. Udal kontratazioa gardenagoa, berdintasunezkoagoa eta ez diskriminatzaileagoa ahalbideratuko du, eta, horrez gain, Udalak eskaintza hobeak, kalitate-prezio terminoetan, jasotzeko bitarteko bat izango du .

Plana dokumentu dinamikoa da, eta beste espediente batzuk sartu ahal izango dira planean, espediente horiek, egokitasunagatik, ohiz kanpokoak izateagatik edo gerora sortutakoak, ez baitira sartzen hasierako agiri honetan.

Agiri honetan ez dira jasotzen udal sailek, legezko baldintzak betez, tramita ditzaketen kontratu txikiak, izan ere, kontratu hauek ez baitira lizitazio gai.

Bertan jasotzen direnak soilik Donostiako Udalak organo kontratazaile gisa egiten dituen kontratuak. Plangintza honetatik kanpo geratzen dira Donostiako udalaren erakunde autonomiadunek, merkatal sozietateek edo gainontzeko bere erakunde instrumentalek egiten dituzten kontratu guztiak.

Donostiako Udalaren 2022ko Kontratazio Planaren xehetasun guztiak PDFan aurkituko dituzu.

 Udal Kontratazio Plana pdf formatuan Udal Kontratazio Plana

Izuli