Gazteen lokalak: 2022ko dirulaguntza deialdia zabalik!

Gazteen aisiarako eta elkartzeko gune diren lokaletako jardueraren aurretiazko komunikazioa egiteko eta suteak prebenitzeko baldintzak betetzeko diru laguntza

Inprimatu

Dirulaguntzak kubritzen dituen gastuak

Aurretiazko komunikazioa egiteko beharrezko dokumentazioa idazteak eragindako gastuen %100erainokoa izan ahalko da diru laguntza. Laguntzaren zenbatekoa inoiz ere ezingo da 900 euro baino gehiago izan.

Horretaz gain, larrialdiko argiak eta ebakuazio seinalizazioaren instalazioa, hauts balioaniztunezko itzalgailuen instalazioa eta suteen aurkako babes baliabideak adierazteko seinaleen instalaziotik eratorritako gastuak ere barne hartzen dira, inoiz ere ezingo direlarik 600 euro baino gehiago izan lokal bakoitzeko.

Aurrekontuari dagokionez, deialdi honetarako guztira 6.000 € bideratuko dira.

Gazteen lokalen arautzea

Udal gobernuak 2022an diru laguntzen ildo honekin jarraitzea erabaki du, diru laguntzaren xedea zabalduz, suteak prebenitzeko baldintzei loturiko larrialdiko argiak eta ebakuazio seinalizazioaren instalazioa, hauts balioaniztunezko itzalgailuen instalazioa eta suteen aurkako babes baliabideak adierazteko seinaleen instalaziotik eratorritako gastuak ere barneratuz.

Gastu hauek txertatuz, aurretiazko komunikazioa formalizatzeak dakartzan gastuekin laguntzeaz gain, Ordenantzaren 8. artikuluan ezartzen diren irizpideak betetzetik eratorritako gastuak ere diruz lagundu nahi dira.


Lokalen erabilerari buruzko informazioa

Aisialdirako eta biltzeko espazio bezala lokalak erabiltzen dituzten gazteei informazioa eta orientazioa ere eman nahi zaie lokalen erabilera egokiaren eta beste hainbat alderdien inguruan eta aholkuak eskaini bestelako alderdi praktikoei buruz.

Prebentzio, Haurtzaro eta Famili Zerbitzuak prebentzio komunitarioaren arloan duen Informazio eta Formakuntza programak, 2018an zenbait egokitzapen ezarriko ditu bere garapenean, Donostia Gazteriarekin elkarlan estuan.

Programan, lokalen erabilera egokien eta legeztatzeko aukeren inguruan informazioa eta orientazioa ematea txertatuko dira, horretarako, “Donostiako gazteen aisialdirako eta biltzeko lokalen gida” erabiliz. Gainera, informazio eta formazio programa Gaztelekuetan ere eramango da aurrera, modu honetara bere ekintza eremua zabalduz.

Informazio gehiago: https://bit.ly/2JD9rk5

2022/07/07-an argitaratua