#Donostiadanborrada: Bide mozketak, garraioak, OTA, taxiak,...

Haur danborradak hiriaren erdialdeko zirkulazioa moztuko du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako hiria prest dago 2020ko San Sebastian eguna ospatzeko. Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzea gomendatzen da eta horretarako zerbitzua sendotuko da.  
  • Urtarrilaren 20an Easo eta Argentina Errepublika kaleak ohiko zentzuaren kontra jarriko dira
  • Haur danborradak egiten duen ibilbidea dela-eta, hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztuta egongo da. Zehazki, urtarrilaren 20an, 10:00etatik 15:00ak arte. Bulebarra eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira; Argentina Errepublika kalea ohiko zentzuaren kontra jarriko da, eta kale horretatik bakarrik garraio publikoentzako izango da.  
  • Horretaz gain, Okendo, Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako, danborradan parte hartzen duten umeen autobusentzako ezik. Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainerako kaleak 10:30etik 14:30era itxiko dira (Hernani, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza).
  • Okendo Aparkalekuko erabiltzaileek ezin izango dute Okendo kaletik atera, Argentina errepublikatik, Groserantz aterako dira.
  • Easo kalean San Martin eta Mendeurrenaren kale artean errei baten noranzkoa aldatuko da, mendebaldeko autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko.  
  • Autobus eta taxiak Easo kaleko bus-erreitik sartu ahal izango dira. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu herri garraioko ibilgailuetarako. Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik jarraituko dute, ohi bezala.
  • Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik. Ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu Amaratik.
  • Helduen danborraden ibilbideak, mapa bakar batean


TAO


Urtarrilaren 17tik, ostiraletik, urtarrilaren 21era arte, hurrengo asteko asteartera arte, biak barne. Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.

Garraoiak




Mendebaldekoak
  • Autobusek Easo kaletik joan beharko dute, Zubietan bira egin eta bere ohiko bideak hartuko dute.
  • San Martin kalea Easo kalearekin gurutzatzen den tokitik egongo da zirkulazioari itxita. Autobusek kale horretatik (San Martin) Easo kalera egingo dute Amara aldera, Amara Zaharreko bidera joateko eta ohiko ibilbideari berriro ekiteko. Eason ezingo da ezkerrera biratu Zubieta kalera iristeko. Easotik Antso Jakituna, Pio XII.a eta Izostegiko bidea hartuko dituzte Antiguara iristeko.
  • TssT eta UK lineen etorbideko geralekua zerbitzuz kanpo geratuko da. Hori dela eta,TssT eta G2 lineak San Martindik iritsiko dira, eta geldialdia egingo dute epaitegi zaharreko etxadian. UK lineak Pio XII.etik iritsiko dira zuzenean Federico Garcia Lorca 2ko geltokira.

Hegoaldekoak
  • G1. Hernani (Galarretan barrena) Aldapetatik iritsiko da eta eskuinera egingo du Easorantz, Lizarra kalerako norabidean. Bertan, geldialdia egingo du eta ohiko ibilbideari ekingo dio berriro.
  • A1. Hernani (Astigarragatik): Federico Garcia Lorca pasealekuko 2 Autobus Geltokian egingo du geldialdia.

Ekialdekoak
  • Ekialdebuseko lineek EZ DUTE ZUBIA GURUTZATUKO, eta Mirakruz kaleko bere geralekuan geldituko da. Aireportura doan E21 lineak eta E8 lineak Federico Garcia Lorca 2an egingo dute geldialdia.

Taxiak
  • Hiriaren erdigunean egingo diren aldaketak direla-eta, zenbait taxi geraleku ere aldatu beharko dira. Haur Danborrada egin bitartean, Bulebarreko, eta Askatasun hiribideko.  
  • Taxiak Askatasun hiribideko Santa Catalina eta Okendo kale artean geldialdia ahal izango dira.

2020/01/16-an argitaratua