Udalak Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu du

Donostiako Udalak Eudelek egindako deialdiarekin bat egin du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzestu du, udal talde guztiek parte hartu duten elkarretaratzearekin. Honekin elkartasuna adierazi die familiari eta hurbileko pertsonei, bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere.

Heriotz hauek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dute erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da. Emakumeenganako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

2021/06/14-an argitaratua