Aparejadoreen eta Eraikuntza Teknikoen lan poltsa sortzeko hautaketa prozesua

2 eta 3 Fasearen behin behineko emaitza

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2. Fasearen – Egokitasuna eta gaitasunen analisia behin-behineko emaitza (1. ERANSKINA) eta 3. Fasearen – Analisi pertsonala behin-behineko emaitza (2. ERANSKINA).

Oinarrien arabera, 2.Faseak 15 puntu izango ditu gehienez eta 3. Faseak 30 puntu izango ditu gehienez, gutxienez 18 puntu lortu beharko direlarik gainditzeko.

Interesdunek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak egin edo okerrak zuzendu ahal izango dituzte 3 lanegunez, zerrenda hori argitara ematen den egunaren hurrengotik aurrera kontatuta (uztailaren 7, 10 eta 11an), horretarako prestaturiko alegazio inprimakiaren bidez (3. ERANSKINA).

Inprimaki hori honako helbide honetan aurkeztuko da: OTEIC Taldea, Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo Erakina, 1. Solairua – 20018 Donostia, 9:00etatik 18:00etara. Beharrezkotzat hartzen den dokumentazio frogagarria aurkeztuko da.

Alegazioak hautatze enpresak erabakiko ditu eta uztailaren 13tik aurrera argitaratuko dira behin betiko emaitzak.

2017/07/06-an argitaratua