“Lagunduck” gomazko ahateen lasterketa solidarioaren bigarren edizioa Urumea ibaian

Indiako hezkuntza proiektuarentzako dirua biltzeko asmoa du lasterketak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Duñike Agirrezabalaga, Kooperazioko Zinegotziak, maiatzaren 27an itzuliko den ekitaldi solidariorik originalena aurkeztu du, Indiako hezkuntza proiektuarentzako dirua biltzeko asmoz. Gomazko 7.000 ahatetxo, iaz baino 2.000 gehiago, nork adoptatuko zain. Lasterketa Mundaiz eta Maria Cristina zubien artean jokatuko da. The Food Truck Factory etxearen gastroneta, lasterketa eguneko berritasunen artean.

Familia Marianistako GKEa den Acción Marianista para el Desarrollo elkarteko Donostiako Ordezkaritzak, dena prest dauka lehiaketa solidariorik originalenaren bigarren edizioa ospatzeko. Gomazko ahatetxoen lasterketa egingo dugu datorren maiatzaren 27an, hain zuzen, Reds elkarteak Indian duen hezkuntza proiektuarentzat diru-funtsak biltzeko.

Nola adoptatu ahateak


Ahateak adoptatzeko prest daude apirilaren 24tik maiatzaren 27ra arte. Badira bi modu 7000 ahateetako bat 3 euroren truke adoptatzeko. Donostian dauden hainbat saltokietan txartela lortuz, ala webgune bitartez honako helbide hauetan: https://lagunduckdonostia.wordpress.com/ edo http://accionmarianista.org/tienda/. Banan-banan, familiaka – 10 unitate – edo multzoka -25 ahatetxo- adopta litezke. Lasterketa egunean Donostiatik kanpo bazaude, edota beste leku batetik parte hartu nahi baduzu, lasai egon, zure ahateak ere irabaz dezake lasterketa.

Lasterketaren egun handia arratsaldeko 17:00etan ipiniko da abian: Indiarekin lotutako jarduerak umeentzat, aurpegi-margotzaileak, eskulanak, globoak. Gainera, aurtengo berritasun moduan, gastroneta bat izango dugu, The Food Truck Factory etxekoa berau, geltokiaren alboan kokatu eta etekinen zati bat Acción Marianistaren proiektuari eskainiko diona. 19:00etan gauzatuko dugu ahateen lasterketa, eta 20:00etan sari-banaketa. Iaz 13.000 € bildu genituen, eta aurtengoan 20.000 € biltzea da gure helburua.

2017/05/24-an argitaratua