Herritarrek eguzkitakoa eskuratzeko aukera berri bat dute

Zozketa ondoren libre geratu diren eguzkitakoak dira donostiarrek eskuratu ahal izango dutenak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak aukera berri bat emango die zozketan parte hartu ez duten herritarrei eguzkitakoren bat hartu ahal izateko, esleipen zuzenaren bidez, maiatzaren 28tik aurrera.  

Berriki egin den zozketa ondoren libre geratu diren eguzkitakoak dira donostiarrek eskuratu ahal izango dutenak.  

Esleipena, presentzialki Udalinfo bulegoetan edo internet bidez “toldoa erosi”   atalean sartuta egin ahal izango da.  
 

2018/05/25-an argitaratua