Donostiako Maratoia (azaroa 27): aldaketak autobus-geltokian, trafikoan eta aparkalekuetan

Lasterketa-egunean, 8:00etatik 13:30era, autobus-geltokiko nasak Mandasko Dukearen pasealekura aldatuko dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Azaroaren 27an, Donostiako Maratoia, Maratoi Erdia eta 10 km-ko lasterketa direla-eta, Udalak eta Antolatzaileek, kontuan hartuta aldaketak eragingo dituztela hiriko autobus-geltokian, trafikoan, aparkalekuetan eta garraiobideetan, dispositibo berezia jarri dute abian.    

Proban, bi aldiz egingo da Amara, Loiola, Erdialdea, Gros, Antigua eta Igara zeharkatzen dituen ibilbidea          

 

Autobus-geltokia

       
Azaroaren 27an, 08:00etatik 13:30era, autobus geltokiko nasak Mandasko Dukearen pasealekura aldatuko dira, 9.etik 39. zk.ra. Txartelen salmentak, berriz, normaltasunez funtzionatuko du geltokian.    

Bestalde, laguntzaileak arituko dira lasterketa antolatzeko lanetan, eta informazio-gune bat ere izango da Tabakalera aurrean, informatzeko, laguntzeko eta sortzen diren zailtasun eta zalantzak argitzeko.
 
     

Aldaketak eta mozketak trafikoan

       
Trafikoa 8:30ean moztuko da, Aita Donostia kalean eta Madril hiribidearen inguran izan ezik, kale horietan mozketak irteeraren aurretik egingo dira-eta.  

8:30etik 13:00etara ezin izango da hirira sartu Urumeako bidetik eta, bestalde, auzoetara sartzeko eta handik irteteko ere izango dira aldaketak. Informazio gehiago nahi izanez gero:          

Larrialdi zerbitzuak, berriz, guztiz bermatuta egongo dira.  
     

Aldaketak Dbusen, Lurraldebusen eta taxien geralekuetan

       
  • Dbus: 8:30etatik 14:00etara, aldaketak izango dira ibilbide eta geralekuetan, honako tokietan: ikus informazio osoa  
  • Bestalde, garraio publikoa erabiltzeko erraztasunak emango dira: azaroaren 27an, 7:20etik 13:00etara, Dbuseko hiriko autobusetan bidaiatzea doakoa izango da (38. Trintxerpe-Altza-Molinao linean izan ezik), Maratoiaren Antolatzaileen kontura.  
  • Lurraldebus: aldaketak izango dira linea eta geraleku batzuetan. Informazio gehiago:    www.lurraldebus.eus        
  • Taxiak: horrelako ekitaldietan egin ohi diren aldaketez gain, Frantzia pasealekuko geralekua Mandasko Dukearen pasealekura aldatuko da.


TAO / aparkalekuak

   
1-1, 1-2, 1-3, 2-1 eta 2-3 sektoreetako aparkaleku-ezaugarria dutenek murrizketak izango dituzte beren aldeetan aparkatzeko eta, hori dela-eta, hirian diren araututako aparkatze-sektoreetako edozeinetan aparkatu ahal izango dute, aukeratzen duten sektoreko TAO ezaugarria dutenentzat ezarritako baldintza beretan, azaroaren 24tik, osteguna, 29ra, asteartea, biak barne.    
     
Lurpeko aparkalekuei dagokienez, trafiko-mozketek aldaketak eragingo dituzte lasterketaren eraginpean dauden lurpeko aparkalekuetako sarbide eta irtenbideetan, 8:30etik 12:45era, gutxi gorabehera, azaroaren 27an.  
 

Aldirietako aparkalekuak

             
Hiriaren kanpoaldean kokatuak dauden aparkalekuak dira. Parking hauek doakoak edo oso merkeak izaten dira eta hiriaren erdialdera hurbiltzeko autobusak dituzu. Informazio gehiago hemen
     

Beste aldaketa batzuk

   
Lasterketa dela-eta, datorren igandean ez da azoka txikirik izango Anoetan.      

Herritarrek kontuan hartu beharrekoak

     
Udalak eta Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkizuegu herritar guztiei laguntzeagatik. Bide batez, gomendatzen dizuegu, hirian garraio publikoa erabiltzea, eta kontuan hartzea mugimenduak motelagoak izango direla.

Hori dela-eta, hobe izango duzue garaiz ateratzea etxetik, batez ere, autobus eta tren geltokiak erabili behar badituzue. Era berean, txartelak lehenago erostea gomendatzen dizuegu.        

Bestalde, laguntzaileak arituko dira lasterketa antolatzeko lanetan, informatzeko, laguntzeko eta sortzen diren zailtasun eta zalantzak argitzeko, eta informazio-gune bat ere izango da Tabakalera aurrean.        

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.maratondonostia.com, www.donostia.eus, www.dbus.eus, www.lurraldebus.eus
       

2016/11/23-an argitaratua