San Sebastián Shops-ek eta Udalak akordioa sinatu dute hiri-merkataritza bultzatzeko

Tokiko saltokiei laguntza emango zaie aldaketa digitalaren prozesuan, haien lehiakortasuna hobetu eta hiriko egitura komertziala indartze aldera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udalak hitzarmen berri bat sinatu du Donostia-San Sebastian Shops plataformarekin, eta horren helburu nagusia da Donostiako saltokietan erreminta digitalak ezartzea, negozio-aukera berriak sortzen laguntze aldera. Plataforma Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eta Zaharrean, Centro Erdi, Bretxa Merkatua, Auzoa Berri eta San Martin Zentro Komertziala merkatarien elkarteek osatzen dute.

Hitzarmena iraunkortasun eta berrikuntza irizpideetan oinarritutako programen eta proiektuen barnean sartzen da; horien bitartez, tokiko saltokiei laguntza ematen zaie aldaketa digitalaren prozesuan, haien lehiakortasuna hobetu eta hiriko egitura komertziala indartze aldera.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan du: “hitzarmen honekin, merkataritza dinamizatzeko estrategia bakarra adostea eta definitzea lortu dugu, arlo publikoan nahiz arlo pribatuan. Gure lehentasunetariko bat merkataritzaren lehiakortasuna lortzea denez, bezeroei esperientzia bereziak eskaintzeko programak aktibatzen ditugu, hiriko ehun komertziala digitalizatuaz, beste hirietako eskaintzatik bereizten laguntzeko”.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/04/11-an argitaratua