Suhiltzaileek Ate Irekien eguna ospatuko dute larunbat honetan

Parkea bisitatu eta hainbat tailerretan parte hartu ahal izango da martxoaren 7ko 10:00etatik 13:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Suhiltzaileen Parkeak Ate Irekien eguna ospatuko du martxoaren 7an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, San Juan de Dios (martxoak 8) Suhiltzaileen Zaindariaren eguna gogoratzeko.

Otxoki pasealekuko 100. zenbakian dagoen Parkeak 10:00etan irekiko ditu ateak, nahi duten guztiek instalazioak bisitatu eta suhiltzaileen lana hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dezaten. Horretarako, haurrentzako eta helduentzako dibulgazio- eta prebentzio-tailerrak antolatu dituzte. Era berean, lanbidea zertxobait gehiago ezagutzeko hainbat maniobra egingo dituzte.

Parkearen edukiera mugatua da; beraz, behin beteta, itxaron egin beharko da sartu ahal izateko. Ahalik eta bisita gehien jaso ahal izateko, sartzen direnei eskatu behar zaie egonaldia ordubete baino gehiago ez luzatzeko, bisitaz eta programatutako jarduerez gozatzeko adina denbora.

Era berean, Parkerako sarbidea ibilgailuentzat itxita egongo denez, ezin izango da autoz edo ibilgailu partikularrez sartu. Otxoki pasealekutik oinez (galtzadaren ezkerreko espaloitik jaitsita) zein garraio publikoan iritsi ahal izango da.

Autobus-zerbitzu berezia Garberatik

Dbusek autobus-zerbitzu berezi bat eskainiko du Garberako geltokiaren eta Parkearen artean, 9:30etik 13:30era, gutxi gorabehera. Txartelaren prezioa ohikoa izango da.

Parketik gertu geltokiak dituzten Dbuseko beste linea batzuk:
    • 9. Egia-Intx, irteera Boulevardetik eta Egia pasatu ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
    • 29. Intx-Sur, irteera Boulevardetik eta Gros eta Ategorrieta pasatu ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
    • 33. Larratxo-Intx-Berio, Igaratik aterata Antiguo, Erdialdea eta Gros igaro ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
    • 33. Larratxo-Intx-Berio, Larratxotik, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
    • 24. Altza-Gros-Antiguo-Intx, Antiguatik Amara, Loiola eta Egia pasatu ondoren,Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
    • 27. Altza-Intx-Antiguo-Gros, Antiguatik Amara, Gros, Herrera, Alza eta Larratxo pasatu ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua

Ospitalera bisita

Eta ospitalean egoteagatik ekimenaz gozatzera joan ezin diren haurrei jarduera gerturatzeko, martxoaren 6an, ostirala, arratsaldean, suhiltzaile talde batek bisita egingo die Donostia Ospitaleko Ama-haurren eta Haurren Psikiatriaren unitatetan.

2026/03/03-an argitaratua