Irailaren 4an, 2022ko Donostiako Estropaden lehen jardunaldian, Vera Cruz itsasontzi portugaldarra ainguratuko da Donostiako badian estropadak egiten diren garaian. XV-XVI. mendeetako karabela portugaldar baten erreplika da, 2000. urtean eraikia.
Karabelak aukera ematen du 20 pertsonak estropadak leku pribilegiatu batetik ikusteko: badiaren erdialdetik.
Donostia / San Sebastián Festak erakundeak abuztuaren 31ko 23:59ak arte zabalik edukiko du irailaren 4ko estropadak ikustera joateko 10 gonbidapen bikoitzen zozketan parte hartzeko aukera. Ezinbestekoa da 16 urte baino gehiago izatea.
Zozketa irailaren 1ean, 12:00etan, egingo da Donostia Kultura Festak erakundearen bulegoetan (Konstituzio plaza). Zozketan parte hartzeko, hemendagoen formularioa bete behar da.
Zozketaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko zaie irabazleei.