Musika eta Dantza Eskolako antolakuntza eta funtzionamenduaren erregelemanduaren aldaketa

Ekarpenak 2017/12/07-arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Erregelamenduen eta ordenantzen proposamenak landu aurreko kontsulta publikoa

   

2017ko martxoan onartutako Eskolako plan estrategiko berriaren ondorioz, batik bat, zerbitzua deszentralizatu nahi da, eta eskaintza handitu, besteak beste.    
Eskolaren deszentralizazioak zerbitzu hobea eta hurbilekoagoa eskaini ahal izango die auzo guztietako herritarrei, baina egitura berria beharko du, funtzionamendu eraginkorra eta arina ahalbidetuko duena    

Araudiaren bidez erakunde autonomoko gobernu organoen prozedurak eta eskumenak zehaztu nahi dira, baita beste gai batzuk ere, hala nola zer eskubide eta betebehar dituzten ikasle zein irakasleek, zer kudeaketa eta ebaluazio tresna dauden Eskolan, nola erabili behar diren gelak eta matrikularekin nahiz ikasleen onarpenarekin zerikusia duten beste hainbat alderdi.    

Eskolaren deszentralizazioak zerbitzu hobea eta hurbilekoagoa eskaini ahal izango die auzo guztietako herritarrei, baina egitura berria beharko du, funtzionamendu eraginkorra eta arina ahalbidetuko duena.    

Auzoetako plazak % 50 ugarituko direla aurreikusita eta ezinbestekoa denez matrikulazio prozesu berriak, talde aldaketak nahiz ikasleen mugikortasuna, kudeaketa deszentralizatuko beharrak eta abar bermatzea, prozedura eta araudia hobetzeko aukera ona da, eta beharrezkoa, gainera, funtzionamendu hobea bermatze aldera.    

   
Musika Eskolako antolakuntza eta funtzionamenduaren erregelamenduaren aldaketa  
ekarpenak 2017/12/07-arte    
 

2017/11/29-an argitaratua