Haurtxokoetako udako eskaintza berezia

Uztailean Aiete, Altza, Egia eta Groseko Haurtxokoek beren ateak zabalduko dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Covid.ak haurrengan izan duen eragina arintzeko helburuarekin, Haurtxokoak irekiko dira haurrak modu seguru batean aisiaz forma dibertigarrian disfrutatu ahal izan dezaten; eta, aldi berean, beren gurasoen kontziliazioan laguntzeko asmoarekin.

Bi hamabostalditan antolatuko dira:
• 1. txanda: uztailaren 1etik 15era
• 2. txanda: 16etik 30era

Ordutegiari dagokionean berriz goizeko 9:00etatik 14:00ak arte emango dute zerbitzua eta ekintza bereziz jositako programazio bat eskainiko dute HH5 eta LH5 bitarteko haurrentzat: irteerak, igerilekua, hondartza, etab.

Izen-emateak Haurtxoko bakoitzeko telefonora deituz egingo dira era honetan:
• maiatzaren 18tik 26era bitartean
• Haurtxokoetako ordutegian (asteartetik larunbatera: 17:00-19:30 ).

2021/05/13-an argitaratua