Ateak irekitzeko prest dira Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Kontadores zentroa

Irailaren 10ean irekiko dira eta askotariko programazioa eskainiko zaie hiriko haur eta gazteei

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Irailaren 10ean irekiko ditu Donostiako Udalak aisialdi hezitzaileko eta gazteen sorkuntzako lekuak. Udan itxita egon ondoren, orain irekiko dituzte ateak haurtxokoek, gaztelekuek eta Kontadores zentroak; eta programazio berritua, doakoa eta haien interesetara egokitua eskainiko diete Donostiako haur eta gazteei.

Berdintasuneko zinegotzi Ane Oyarbidek azpimarratu duenez, "Berriz ere jarri ditu martxan gazteen espazioak Donostiak; haurren eta gazteen bidelagun izateko, estimulatzeko eta ahotsa emateko pentsatutako eskaintza. Auzoetan parte-hartzea, berdintasuna eta sormena sustatzen duten zerbitzu publikoak izatearen aldeko apustua egiten dugu".

Haurtxokoak: jolasteko eta ikasteko hamar gune

Haurtxokoak 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat dira (2015 eta 2020 artean jaiotakoak, EI5etik EP5era). Ikasturte honetan, udal-sarea zabaldu egingo da Alde Zaharreko Haurtxoko berriarekin, hiriko beste bederatzi auzotan daudenekin batera. Horrela, Donostian haurrentzako hezkuntza-aisialdiko hamar zentro egongo dira guztira. Antiguako Haurtxokoan, ordea, 2015 eta 2018 bitartean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute. Jarduera ludikoak, tailerrak eta jokoak eskaintzen dituzte haurtxokoek, eta ingurune seguru eta parte-hartzailean egiten dira. Hiriko hamar auzotan daude.

Irekiera eguna:
Irailaren 10a, asteazkena.
* Antigua: irailaren 13a, larunbata

Irekiera orduak:
  • Asteartetik ostegunera: 17:00 – 19:30
  • Ostiralak: 17:00 – 20:00
  • Larunbatak: 17:00 – 19:30
* Antigua: larunbata 13, 16:00 – 18:15

Gaztelekuak: 12-17 urte bitarteko nerabeentzako guneak

Gaztelekuak 2008 eta 2014 artean jaiotako gazteentzat dira (EP6tik aurrera). Kulturako, kiroleko eta aisialdiko jarduerak eskaintzen dituzte Donostiako bederatzi auzotan.

Irekiera eguna:
Irailaren 10a, asteazkena.
* Aiete: irailaren 12a
* Antigua: irailaren 13a, larunbata

Irekiera orduak:
  • Asteartetik ostiralera: 17:30 – 20:00
  • Larunbatak: 17:30 – 20:30

Kontadores: gazteen sorkuntzarako espazioa

Kontadores zentroa Bidebietan dago, eta irailaren 10ean (asteazkena) irekiko da berriro, ohiko ordutegian:

Ordutegia:
  • Asteartetik ostiralera: 17:30 – 20:30
  • Larunbatak: 17:00 – 21:00

Informazio gehiago: www.kontadores.eus / 943 483 476 / kontadores@donostia.eus


Ordutegiei, jarduerei edo izenemateei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Gazteriaren webgunea kontsulta daiteke, edo zuzenean jarri harremanetan zentro bakoitzarekin.

www.donostia.eus/gazteria

2025/09/08-an argitaratua