A-25eko egitaraua

'Volar' pelikula berriz ikusteko aukera, Beldur Bariken finala Donostian, eta kontzertu berezi bat

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren larunbatean, azaroaren 25arekin, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna da.

El alumnado del ciclo formativo de grado superior de Diseño Gráfico del Instituto Usandizaga ha creado la imagen de este año para el folleto que recoge las actividades programadas por distintos agentes de la ciudad. Entre estas actividades, destacamos las siguientes:

Usanditzaga Institutuko Diseinu Grafikoko goi mailako lanbide zikloko ikasleek aurtengo eskuorriaren irudia sortu dute. Bertan jaso dira hiriko agente ezberdinek antolatutako ekitaldiak. Horien artean hauek bereizi ditugu:

Jarduerak
  • 24ko ekintzetatik, Bertha Gaztelumendi zuzendariaren Volar filmaren proiekzioa. Aurtengo zinemaldian estreinatu zuen. Indarkeriari aurre egin dioten bederatzi emakumek bizialdian egin duten bidea azaltzen du, lekukotasuna eman nahi baitute. Gipuzkoako Emakume Bananduen Elkarteak antolatu du, haren egoitzan, arratsaldeko 5etan.
  • Azaroaren 24an, Kontadoreak eraikinean, 19:00etan, Beldur Barik lehiaketako irabazleen izenak iragarriko ditugu, Donostiako bertako sari bat denez gero. Ondoren, La Furia taldeak musikaldi bal eskainiko du. Gogora ekarri nahi dugu Beldur Barik elkarraldia 2an izango da, Eibarren: Izena emateko, http://www.beldurbarik.org/ lotura erabili beharra dago. Azpimarratu nahi dugu programa Gazteria Bulegoak egin duela.
  • 24an bertan ere, indarkeria matxisten aurkako erakunde adierazpen bat irakurtzekoa da, puntu moreak Udaletxean, Goikoan ikusgai egongo dira. Urtero bezala, puntu lila erakutsiko dituzte Dbus konpainiako busek”.
  • Azaoaren 25ean, 10:00etan, indarkeria matxisten aurkako manifestazioa izango da, Koordinakunde Feministak deituta. Bulebarretik abiatuko da.

Eta Desarrollo integral con equidad en la región sur oriente de Guatemala proiektuaren barruan, 4 euskal hiriburuek ikuskizun berezi bat eskainiko dute, batera joko baitute Guatemalako San Pedro de Pinupa herriko ikasleek eta, gonbidatu berezi moduan, Urko (Jose Antonio Larrañaga) kantariak. Ekitaldian musikaren garrantzia jarriko da, gizartean integrazioa bultzatzeko modutzat, bai eta garapen bideko nazioetan emakumeak ahalduntzeko ere. Ziber-kontzertu hori aldi berean ikusi ahalko dute horren egoitzaren batean nahiz eskoletako webguneetan: www.donostiaeskola.eus.

Kontzertua baino lehenago, 10:00etan, Emakume ahaldunduak erakusketa inauguratuko dute, Mugarik gabeko Musikariek prestaturik. Hartan, Guatemalari emandako laguntzaren eta babesaren emaitzak egongo dira ikusgai, haien bidez indarkeria eta gizarte zuzengabekeria guztietatik libre dagoen gizarte bat lortzeko, gizarte aberatsagoetan sentsibilizazioa lantzearen bidez. Lau hiriburuetako musika eskoletan egongo da ikusgai erakusketa.

2017/11/15-an argitaratua