Donostia Kultura: maiatzaren 3ra bitarteko egoera

Liburuak gure liburutegietan itzultzeko epea maiatzaren 4ra arte luzatu da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
COVID-19 birusak (koronabirusa) eragindako krisiaren ondorioz, hauxe da gaurko egunez, martxoak 31, Donostia Kulturaren gune, zerbitzu, jarduera eta ikuskizunen egoera.

Berri nagusienak:
  • ez da aurrez aurreko inolako ekitaldirik egongo ondorengo espazio hauetan:
  • Victoria Eugenia Antzokia, San Telmo Museoa, Historiaren Etxea (Urgull), Antzoki Zaharra, kultur etxeak (Aiete, Casares-Tomasene, Larratxo, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larrotxene, Loiola, Lugaritz eta Okendo), liburutegiak (Liburutegi Nagusia, Haur Liburutegi Nagusia eta Larratxo Liburutegia) eta Antiguako Merkatua.
  • Liburuak gure liburutegietan itzultzeko epea maiatzaren 4ra arte luzatu da. Luzapen honek ez dio eLiburutegia zerbitzu digitalari eragiten. Bide batez, esan beharra dago eLiburutegia gorakada nabarmena izaten ari dela erabileran.
  • Bertan behera gelditzen dira maiatzaren 3ra arteko ikuskizun guztiak.
  • #DKetxean: atzo abiatu zen Ipuinaren orduari, beste eduki batzuk gehituko zaizkio. Aurrerago emango dugu haien berri.

Informazio gehiago: Albistean

2020/03/31-an argitaratua