Donostiatruk - Elkartasun Azoka, Bigarren Eskuko Merkatu Berezia

Abenduaren 15ean Easo Plazan, 10:00etatik 14:00etara bitartean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Merkatu berezi honetan, irabazi-asmorik gabeko elkarteak izango dira protagonistak. Guztira, 17 postu egongo dira eta, bertan, bigarren eskuko arropa, osagarriak, liburuak, jostailuak, apaingarriak, irudiak, eta abar salduko dira.

Gainera, goizean zehar merkatuan erosketaren bat egiten dutenen artean, Gros auzoko Landare jatetxean 2 pertsonentzako bazkari edo afari baterako txartel bat zozkatuko da.

Bestalde, etxean saldu nahi dituzun objektuak badituzu, ekarri itzazu gordailu salmentara merkatuaren egun berean goizeko 09:00ak eta 10:00ak bitartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren objektuak utzi beharko dituzu eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina edo saldu gabekoa jasotzera itzuli beharko duzu. Zerbitzu hau doakoa da.

Elkartasun azoka, merkatu bat baino gehiago


Aurten irabazi-asmorik gabeko 17 elkartek parte hartuko dute ekimen honetan. Elkarte hauen ekimen sektoreak oso anitzak dira: kooperazio eta garapena, kultura, osasuna, hezkuntza, giza eskubideak, animalien eskubideak...

Salmentan jarriko dituzten produktuen artean, honako hauek aurki ditzakegu: Arropa, liburuak, musika, dekorazio artikuluak, umeentzako jostailu eta arropa, eta abar. Bigarren eskuko objektu horietako asko erakundeko bazkideen dohaintzak dira.


Lantegiak


Ekitaldi berezi honetan hainbat elkarte parte-hartzaileek lantegiak antolatuko dituzte; esaterako, gabonetako apaingarriak eta musika tresnak sortuko dira erabilitako ontzi eta produktuetatik abiatuta, eta artilezko arroparen hariekin pultserak egiten erakutsiko da.

Hurbildu eta anima zaitez parte hartzera!
Informazio gehiago eskatzeko: ingurumena@donostia.eus edo 943 48 33 90 telefonora deitu.

2018/12/12-an argitaratua