Covid pandemiak hainbat herrialdetan dituen ondorioak arintzeko laguntza zuzenak

Diru-laguntza zuzenak, guztira, 50.627 eurokoak dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Errefuxiatuen kanpamendeua


Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak hiru lankidetza-programatarako zuzeneko hiru diru-laguntza onartuko ditu.

Ane Oyarbide Berdintasun eta Lankidetzako zinegotziak adierazi duenez, “premiaz jardun nahi da Covid 19ren pandemiak eta gatazka belikoen ondorioek herritarrak eta, bereziki, kolektibo kalteberagoak zigortzen dituzten hiru fokutan, haurrak eta emakumeak kasu, beren egunerokotasun zailari genero-indarkeriaren gaitza gehitzen baitiote”.

Diru-laguntza zuzenak, guztira, 50.627 eurokoak dira. Zehazki, hiru diru-laguntzak honako hauei zuzenduta daude:

* UNICEF, haur ahulenak babestea COVID-19 pandemiaren ondorioetatik Sirian, oinarrizko hornikuntzekin Diru-laguntza, guztira: 16.990 €

* Bakearen ALDEKO LANKIDETZA BATZARRA: Palestinako biztanleria okupatuaren eskubideen eta duintasunaren babes integraturako estrategia, COVID-19aren krisiari aurre egiteko Diru-laguntza, guztira: 16.990 €

* Alboan: Txadeko hegoaldeko kanpalekuetan muturreko kalteberatasun-egoeran dauden eta genero-indarkeriatik bizirik atera diren emakume errefuxiatuen egoera eta egoera hobetzea, laguntza psikosozialerako sistema komunitarioak indartuz. Diru-laguntza, guztira: 16.947 €

2022/02/21-an argitaratua