Udalak Altzako hondakinen erradiografia egin du

Hondakin ugarienak zigarrokinak direla egiaztatu du azterketak; ondoren, pipa azalak, paperezko ezpainzapiak eta snack boltsak direlarik.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Smartkalea proiektuak kaleen garbiketa bidez biltzen diren hondakinen azterketa egin du eta hondakin ugarienak zigarrokinak direla egiaztatu du; ondoren, pipa azalak, paperezko ezpainzapiak eta snack boltsak direlarik. Hiritarrak hondakin kopurua murriztea lortzea sentsibilizatzeko helburuarekin, jasotako zigarrokinez beteriko depositu zilindriko garden bat instalatu da eta hautsontzi eramangarriak banatzen ari dira.

Monitorizazioaren jarraipena egin dezakezu astez aste, SmartKalearen web orriko Bide Garbiketa atalean: http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/eu/monitorizazioa

Bildutako datuen analisia eta ondorio nagusiak


Esperientzia 2018ko azaroaren hasieran hasi zen eta astean bitan jasotzen dituzte datuak. Jarraian bildutako datuen azterketatik nabarmentzen diren zenbait ondorio daude:

Datuetan ikusten den moduan, zigarrokinak dira Hiri Garbiketaren zerbitzuak jasotzen dituen hondakin mota Nagusia, pipa-azalak eta paperezko ezpainzapiak datos jarraian nahiz eta askoz kopuru txikiagoa izan.

Gainera, datuen analisiaren arabera:
  • Zigarrokin gehieneko puntuak Arriberriko parkearen eta Txirrita Bertsolariaren inguruko zonetan aurkitzen dira.
  • Astelehenetan, erregistratutako zigarrokin guztien %54a jasotzen da, ostiraleko %46aren aurrean.
  • Ekimena hasiz geroztik, azaroaren 16an jaso ziren zigarrokin gehienak; hau da, 689 zigarrokin kontrol-puntuetan.




Erlazionatutako dokumentuak

2019/04/16-an argitaratua