CIDEU-k erakundeen eta hiritarren arteko elkarlanaren alde egiten du hiri-gunea hobetzeko

CIDEUk Santiago de Chilen XXIII. Batzarrari amaiera eman dio. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak parte hartu du.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


CIDEU sarea osatzen duten hiriek "Santiago-ko Adierazpena" onartu dute, eta bertan, segidako konpromisoa hartu dute: lehenbailehen ibilgailuek hartu dituzten gune publikoak berreskuratzea hiritarren zerbitzura jartzeko. Eta horretarako, behar diren kultura aldaketak sustatuko dituzte hirigintza-inklusibo eta gertuko hirigintza proiektuak garatzeko.

Era berean, onartutako adierazpenak dio, gune publikoak elikatu behar direla jarduera agenda baten bitartez, eta agenda hori hiritarrekin adostu eta berrikusi behar dela, izan ere, hiritarrekin elkarlanean hiriko paisaia landu behar da.

Eneko Goia alkateak Batzarraren amaieran honakoa esan du: "CIDEUren barruan egiten den elkarlana oso lagungarria da hiriko plangintza estrategikoaren prozesuan. Izan ere, balio digu beste hainbat hiritan - horietako batzuk gure hiriaren oso antzekoak, eta beste batzuk, ordea, oso ezberdinak - dauden esperientziak ezagutzeko. Eta hiri guztiek helburu bera dugu: hiriak hiritarrentzat leku humanoagoak izatea".

Horiek horrela, Goiak esan du hiri guztiak euren konfiguratzeko era, lurraldean duten papera, proiektuak eta erronkak aztertzen ari direla.

Eta horren harian, Donostiak CIDEUren batzarrean erakutsi du, Urumearen ibarran egiten ari den eraldatze-prozesua. Eta proiektu hori gune publikoak berreskuratzeko eta eremuen diseinu berria egiteko adibide bezala jarri da. Hortaz,

Goiak esan du, Urumean azken urteetan egiten ari diren jarduketak hainbat alorretan hirigintza-irtenbideak bilatzen dituztela, besteak beste, mugikortasunean, jasangarritasunean eta kulturan.

Santiagoko adierazpenak, halaber, azpimarratzen du hirigintza-plangintza garatzeko beharra erakundeen eta hiritarren elkarlana sustatuz. Izan ere, horrenbestez, gune publikoaren mantentzea eta hobetzen jarraitzea bermatuko da.

2018/04/19-an argitaratua