Donostiak 'Eres responsable' kanpainarekin bat egin du

animalien abandonuaren aurrean herritarrak kontzientziatzea bilatzen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak «Eres Responsable» (Arduraduna zara) kanpaina martxan jarri du, hain zuzen ere Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak abian jarritakoaren ildoan, animalien abandonuaren aurrean herritarrak kontzientziatzea xede duena.

Enrique Ramos Donostiako ekologia zinegotzi sozialistak azpimarratu du «kanpainak, animaliak ez abandonatzea duela helburu, bereziki opor garaian, eta horrez gain, behar bezala hausnartu ondoren hartzea etxeko animaliak erosteko erabakia. Askok urtebetetzetan edo Gabonetan oparitzen dituzte animaliak, jostailuak balira bezala, eta ez dira konturatzen izaki bizidunak direla, zaintzak behar dituztela, eta batez ere, horien jabe izateak ardura batzuk dakartzala».

Erlazionatutako dokumentuak

2019/07/11-an argitaratua