“Gabonak zuretzat” programak 250 jardueratik gora eskainiko ditu

Abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gabonak zuretzat programa, beste behin ere, Donostiara iritsi da. Aurten, abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra 250 jarduera baino gehiago eskainiko ditu haurrentzat, familientzat eta gazteentzat. Hala, hiritarrek eskaintza zabala izango dute Gabonetan: besteak beste, hainbat tailer, magia ikuskizun edota antzezlan. Donostia Gazteriak egitaraua diseinatu du hiriko hainbat elkarte, aisialdi talde, Donostia Kultura eta bestelako eragilerekin elkarlanean.

Azken batean, kontsumismoari iskin egiten dion kulturaz eta aisiaz disfrutatzeko ekintza mordoa izango dira hiriko hainbat auzotan. Egitaraua bi eskuliburutan bildu da: batek haurrentzako (0-11 urte) eta familientzako jardueren berri ematen du, eta, besteak, gazteentzako direnak jaso ditu (12-30 urte). Horrez gain, www.donostia.eus/gazteria web orrian bilatu daiteke informazioa.

Irudiari dagokionez, gazteen kartela, Markel Blancok, Usandizagako Diseinu Zikloko ikasleak egin du.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/12/09-an argitaratua