Marrusko baratzeen zozketa egin da

Zozketatutako 88 baratzeen emaitza ikus dezakezu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Martxoaren 2an Lauaizetako Marrus eremuan diren 88 baratze publikoen zozketa egin da Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Zozketaren emaitza kontsultatu dezakezu, sarituen zerrenda eta erreserba zerrendekin.

Lehenengo taldean (18-30 urtekoak), 19 zenbakia atera da. Zortzi baratze zozkatzen ziren talde horretan, eta beraz, 19tik 26 arteko (biak barne) zenbakiak zituztenei banatuko zaizkie. 26tik gorako zenbakiak dituzten pertsonak itxaron-zerrendara pasa dira, egon daitezkeen bajak betetzeko.

Bigarren taldean (31-60 urtekoak), 258 zenbakia atera da. Berrogeita zazpi baratze zozkatzen ziren talde horretan eta, beraz, 258tik 292ra eta 1etik 12ra arteko (denak barne) zenbakiak zituztenei banatuko zaizkie. 12tik gorako zenbakiak dituzten pertsonak itxaron-zerrendara pasa dira, egon daitezkeen bajak betetzeko.

Hirugarren taldean (61 urtetik gorakoak), 38 zenbakia atera da. Hogeita zazpi baratze zozkatzen ziren talde horretan eta, beraz, 38tik 64ra arteko (biak barne) zenbakiak zituztenei banatuko zaizkie. 64tik gorako zenbakiak dituzten pertsonak itxaron-zerrendara pasa dira, egon daitezkeen bajak betetzeko.

Ezgaituen taldean, azkenik, 15 zenbakia atera da. Hiru baratze zozkatzen ziren talde horretan eta, beraz, 15etik 17ra arteko (biak barne) zenbakiak zituztenei banatuko zaizkie. 17tik gorako zenbakiak dituzten pertsonak itxaron-zerrendara pasa dira, egon daitezkeen bajak betetzeko.

Araudia

Araudiarekin bat, zozketa egin ondoren, eta baimenak esleitu baino lehen, saritutako pertsonek Udalarekiko zerga-betebehar guztiak betetzen dituzten egiaztatuko da. Betetzen ez badituzte, epe bat emango zaie hori zuzentzeko eta horren ziurtagiria aurkezteko Hori zuzendu ezean, behin betiko baztertutzat joko dira eta erreserbako hurrengo pertsonari baimenduko zaio

Zozketan sarituak izan direnek jakinarazpen bat jasoko dute betebeharren eta dagozkien epeak jakinarazteko.

Betebehar horiek edo euren epeak betetzen ez baditu, baratzari uko egiten diola esan nahiko du; kasu horietan baratzea erreserba zerrendako hurrengoari eskainiko zaio.

Baratzeak erabiltzeko baimena urtebetekoa da, 2024ko martxoaren 31ra arte, baina beste urtebetez luza daiteke, hartarako eragozpenik ez badago.

2023/02/28-an argitaratua