Oroimen Historikoaren Eguna antolatu du Donostiako Udalak irailaren 13rako

Hainbat ekitaldi antolatu dira hirian egun osoan zehar

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Oroimen Historikoaren Eguna antolatu dute irailaren 13an. Hain zuzen ere, 1936ko irailaren 13an Donostian tropa frankistek hiria bere gain hartu zuten eta askatasun demokratiko guztiak zapaldu zituzten eguna delako. Egun hori gogoan izan nahian, Udalak herritarrei eta instituzioei zuzendutako hainbat ekitaldi antolatu ditu memoria historikoa berreskuratzeko xedez.

Giza Eskubideen zinegotzi Juan Ramón Vilesek azaldu duenez, Donostiako Udalak hiriko gertuko historian, guda zibileko eta Francoren diktadurako “memoria biziberritzeko konpromiso osoa du, baita urratu ziren balio demokratikoak sustatzeko ere”. Horretarako, “erakunde, elkarte eta herritarren parte hartzea ezinbestekoa da”, esan du Vilesek.

Egitaraua



Irailaren 13an, 12:00etan, frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko asmoz, Udal korporazioak lore eskaintza egingo du Ijentea kaleko Dual izeneko eskulturan. Herritarrak bertaratzeko gonbitea egiten du Udalak.

Gerra zibileko biktimak omentzeko Amaia Mateos eta Tomas Villanueva artistek egindako Dual eskulturako plakan, Donostiako Memoriaren maparen lotura eta QR kodea jarriko da nahi duenak gure hiriko historia ezagutu dezan. Kode horren bitartez, Udalaren webgunean dagoen memoriaren mapa eta informazioa ezagutzeko aukera izango du edonork. Ondoren talde memorialistek eta beste elkarteek omenaldi ekitaldian parte hartuko dute, baita parte hartu nahi duen edozein herritarrek ere.

Arratsaldeko 19:30tan Udaletxeko Batzar Aretoan Agurtzane Intxaurragak zuzendutako “Ilunpetik argitara” ekimen artistikoa antzeztuko da. Gerran ume zirenak, nerabe gerra ostean, eta gerraren arrastoak desagertzerako, gazte. Ez dute gerra izan zenik ahaztu zahartzaroan. Eta hala ere, bizitzaz kontatzeko eskatuta azkar heltzen diote hariari: ikasi egin zuten, eta lana, lan asko egin zuten haien omenez.

Ekimen hauekin batera, batetik hilabete hasieratik larunbatero ibilbide antzeztuak Donostiako “Oroimen Historikoa” ezagutzeko egiten ari dira, dagoeneko taldeak bete dira eta itxaron zerrenda dago. Beste behin lehengo urtean bezala izandako arrakastari jarraitzen dio.

Eta bestetik, “Ama, nora goaz?” Dokumentala eta gida didaktikoak hainbat aktibitate proposatzen dizkie batxilergoko ikasleei garai historiko horretara hurbiltzeko, eta askatasunaren eta demokraziaren alde egin zuten emakumeen lana ezagutzeko. 80 urtez isilduta egon den gertakariak ezagutzera emateko belaunaldi berriei: 1000 emakume gipuzkoar baino gehiago, beren seme eta alabekin batera, gerra zibilaren garaian jasandako exodoa, errepresioa eta behartutako deserria.

2017/09/07-an argitaratua