Energiari Laguntzeko zerbitzua jarri da martxan. E-Lagun proiektua

Etxebizitza publikoak erabiltzen dituzten familiei aholkularitza energetikoa ematea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
e-lagun logotipoa
Maizterrei beren energia-fakturetan kostu txikiagoa eta kontsumo efizienteagoa lortzen laguntzeko, Donostiako Udalak e-Lagun proiektua jarri du abian, EXEGINTZAren bitartez eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko beste etxebizitza-erakunde sozial batzuekin lankidetzan.

Laguntza-zerbitzu berritzaile bat da, "Energia-kudeatzailea" izeneko figurarekin. Doakoa da, eta alokairuko etxebizitzen parke publikoan bizi diren pertsonei aholkuak emango dizkie, kontsumoari eusteko eta faktura murrizteko, etxeetan erosotasunari eutsiz.

Energia-kudeatzaileak maizterrei lagunduko die faktura elektrikoaren eta berokuntzako edo gas naturaleko fakturaren alderdi guztiak berrikusten, eta kontsumo-ohitura eraginkorragoei buruzko aholkuak emango dizkie.


Era berean, “Errentariaren energia-gidaliburua” garatu da. Gidaliburu horretan, familiek etxean gerta daitekeen energiarekin lotutako guztia ezagutu ahal izateko behar den informazio guztia biltzen da.

Nola lortu informazio gehigo? 943 310409 telefonora zenbakia deituz, astelehenik ostiralera, 8:30etatik 15:00etara eta 15: 00etatik 18: 00etara.

2021/10/15-an argitaratua