Udala eta emakidunaren arteko akordioak Bretxako berritzeari hasiera eman dio

Proiektuak aurreikusten du betiko merkatua kale-arrasean egotea, osasun-zentroa eta kirola egiteko instalazioa egitea, eta inguruaren birsortzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak asteartean onartuko du emakida aldatzeko hitzarmena. Eta hitzarmen horri esker, Bretxako egungo eredu komertziala aldatu ahal izango da, eta beraz, Betiko Merkatua sustatu eta indartu ahal izango da.

Donostiako Udalak eta Bretxako emakidun Abastos Gestión enpresak akordioa lortu dute eta, ondorioz, Arraindegia eraikinaren eta merkatal eta hiri-gune guztiaren berritzeari ekingo diote. Horrela aditzera eman dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta Abastos Gestión enpresaren buru Jaime Gómez de Baluguerak Donostiako Udaletxean egindako agerraldian.

Tokiko Gobernu Batzordeak asteartean onartuko du hitzarmena eta, bertan, zehazten da garatuko den proiektua, baita Bretxak izango duen erabilera komertziala zehatza ere. Eta erabilera nagusiena honakoa izango da: bertako produktuaren betiko merkatua, hain zuzen ere, Arraindegia eraikinaren arrasean kokatuko den betiko merkatua. Izan ere, Udalak azpimarra jarri du gai horretan elkarrizketa hasi zenetik.

Duela gutxi enpresa emakidunak eta merkatuaren postuetako jabeek lortutako akordioari esker bide eman ahal izan zaio hitzarmenaren sinadurari eta, ondorioz, merkatuaren izaera eta garrantzia nabarmenduko duen eta tokiko produktua eta euskal gastronomia sustatuko duen operazioari.


plaza publiko bat sortuko da

Betiko merkatua Arraindegia eraikinaren arrasera eramatearekin batera, baserritarren postuak ere lekuz mugituko dira, eta San Juan kaletik Arkoak eraikinaren hegoaldeko aurrealdera pasako dira, hau da, Bretxako plazara bertara. Egun plazaren erdian dagoen eraikina – (“Tupperware” bezala ezagutzen den eraikina) - eraitsiko da eta plaza publiko bat sortuko da. Ondorioz, baserritarren postuen eta betiko merkatuaren arteko bidea hobetuko da, izan ere, bata bestearen aurrean egongo dira.

Eta horrek guztiak ekarriko du beheko solairurako sarrera lekuz aldatzea. Eta sarrera plaza erdian egotetik alboan egotera pasako da, hain zuzen ere, Aldamar kalean egotera.

Donostiako alkate Eneko Goia pozik agertu da lortutako akordioagatik, “mugarri izango baita hiriaren gune oso berezi batean”: "Bretxako proiektua hiri-proiektu bat da, eta hiriaren bihotzean dagoen gune bat guztiz aldatuko du. Egia da Udalarentzat errentagarriak gerta zekizkiokeen beste aukerak bazeudela, baina ez da Udalak bilatzen duen eredua. Izan ere, helburua da finantza-jasangarritasuna eta hiriaren interesak lotzea".

Donostiako alkatearen iritziz, proiektu honek segidakoa ekarriko du: "Lehenik, Bretxako erabilera eta eredu komertziala aldatuko da, izan ere, bertan Alde Zaharrarentzat oso beharrezkoak diren hainbat zerbitzu publiko egongo dira; bigarrenik, azalera komertziala gutxituko da, baina aitzitik, betiko merkatua, hau da, inoiz galdu behar ez zen bertako produktuen betiko merkatua indartuko da; eta azkenik, jabe gutxiago dituen eredu bat izango da, baino indar gehiago duten jabeak izango dira, eta hori ona izango da bai merkatuarentzat, bai Donostiarentzat".

Irudi galeria

    2018/06/22-an argitaratua