Udalak estimatu egin die ostalariei ura pitxerrean ateratzeko kanpainan parte hartzea

2006an hasitako kanpainak beirazko 4.000 pitxer baino gehiago banatu ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Ingurumen zinegotziaren bitartez, ekitaldia egin du gaur, hamar establezimenduri eskerrak emateko, kanileko ura Udalak berak partitutako pitxarretan ateratzen ari direlako establezimenduetan azkeneko urte hauetan denetan.

Udalaren kanpainarik luzeenetako bat da hau −adierazi du Marisol Garmendia zinegotziak−, 2006an hasi baikinen beirazko pitxarrak ematen eskatu zituzten establezimenduei. Harrezkero, 162 ostalaritza-lokalek hartu dute parte, bazkariak edo afariak ematen dituztenek, batez ere, eta 4.600 pitxer banatu dira. Horrek esan nahi du plastikozko botilarik ez dela erabiltzen haietan ura kontsumitzekoan”.

Gogoan izan behar da orain dela hilabete hondakinen gaineko lege berria indarrean jarri zenetik, ostalaritza eta jatetxe establezimendu guztiek beti eskaini behar dietela bezeroei ontziratu gabeko ura kontsumitzeko aukera doan.

Hori dela eta, eskatzen duten establezimenduei pitxer berriak ematea erabaki du Udalak, harik eta dituen pitxer guztiak bukatu arte. Kanpainatik kanpo, establezimenduen jabeek ordaindu behar dute pitxerrak erosteak dakarren gastua. Gaur aintzatetsi diren establezimenduen artean, Bodega Donostiarra, Casino Kursaal, Botanika, Avenida XXI, Cafe Okendo, edo Lukas.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/06/10-an argitaratua