Hemen da Kontadoreseko Mikroantzerki Maratoiaren zazpigarren edizioa

Abenduaren 2an, larunbatean, izango da topaketa 18:00etatik aurrera, Kontadoresen.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aurten ere Kontadores Gazte Zentrora itzuliko da Mikroantzerki Maratoia. Honekin, zazpi dira tokiko gazteek egiten duten formatu txikiko antzerkia bultzatu nahi duen ekimen honen edizioak. Parte hartzen duten gazteak motibatzea da helburua, haien kultur ekoizpenak sortu eta zabaltzeko prozesuan aurrera egin dezaten. Abenduaren 2an izango da hitzordua, 18:00etatik aurrera.

Aktoreen eta ikusleen arteko elkarrekintza ahalbidetzen du maratoi honen formatu txikiak. Hala, antzezlan laburrak ekoiztea sustatzen du, giro hurbil, elkarrizketarako gertu eta familiar batean, ikuskizun handietan aurkitzea zailagoa dena.

Urtero bezala, mikroantzerkiko zazpigarren maratoi honetan, esperientzia paregabe, hurbil, desberdin eta dibertigarri bat biziko dute ikusleek.

Aukeratutako antzezlanak



Izenburua: La mujer sola
  • Ordutegia: 18:15 / 19:45
  • Taldea: La Rata India (antzerki laborategia)
  • Zuzendaria: Peio Arnaez
  • Antzezlea: Violeta Clar
  • Iraupena: 25 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Sinopsia: Etxetresna elektrikoz eta zarataz inguraturik baina bakar-bakarrik bizi den emakume baten historia kontatzen digu ‘La mujer sola’k, lehen pertsonan. Etxeko leihotik, auzora bizitzera etorri berri den beste emakume batekin beste inorekin ere komunikatzen ez emakume baten historia.


Izenburua: Granada hazien hauzia
  • Ordutegia: 18:30 / 19:15
  • Zuzendaria: Hodei Arrastoa
  • Antzezlea: Amaia Irazabal
  • Iraupena: 17 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Sinopsia: Mahai gainean granada bat, aiztoa eta egurrezko ontzia. Atzean urez beteriko garbiontzia. Ezker aldean mikrofonoa eta eskuinean makina birrintzailea. Auzia hastera doa.


Izenburua: Fikziohesioa
  • Ordutegia: 19:00 / 20:30
  • Taldea: Kalte kolektiboa
  • Aktore eta zuzendariak: Iholdi Beristain, Oihan Carramiñana, Ander Lacalle, Gaizka Sarasua, Omar Somai, Eider Villalba
  • Iraupena: 20 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Sinopsia: Talde batean kohesioa lortzea batzuetan ez da erraza izaten, baina beharrezkoa da. Ideiarik gabeko sei aktore hauei egur xafla batek kohesiorako bidea irekiko die.
Egur puska horri esker, triziklo eta aizkora batekin aurkituko dira, saskibaloi partida itzela jokatuko dute eta mikrofono pare batekin casting batean parte hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, eraztun boteretsu baten menpe egongo dira eta hori desiratzen duen begi zahar handi batengandik ihes egin beharko dute. Xafla honek duen magia eta fikzio hauei esker, lortuko al du talde honek kohesioa? Fikziohesioa izan liteke agian!



ARGIBIDE GEHIAGO:

Kontadores Gazte Zentroa
www.kontadores.eus
Pasai San Pedro hiribidea 13. Bidebieta. Donostia.
943 483 476 / kontadores@donostia.eus

2023/11/16-an argitaratua