Udalak patinete elektrikoen erabilera kontrolatzeko informazio kanpaina abian jarriko du

Urtarrilaren 22tik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailak pasa den abenduaren 26an patinete elektriko eta bestelako Norbanako Mugikortasun Ibilgailuen (motordunen) zirkulazioaren araudia onartu zuen.

Hauen erabilera egokirako Mugikortasun agenteek eta Udaltzaingoak modu bateratuan, kontrol kanpaina hasiko dute datorren asteartean, urtarrilaren 22an. Kanpainaren helburua da, erabiltzaileek ibilgailu hauek modu egokian gidatzeko informazioa ezagutzea eta neurri berriekin kontzientziatzea, aurrerantzean behar bezalako erabilera sustatzeko eta barneratzeko.

Pilar Aranak Mugikortasun zinegotziak nabarmendu duenez ‘nagusiki hurrengo 3 puntu hauek azpimarratu nahi dira: ibilgailu hauekin espaloietatik ez ibiltzea, ibilgailu bakoitzean pertsona bakarra joatea eta patinete hauek erabiltzeko beharrezko adina errespetatzea’’. Araudi berriak jasotzen dituen bestelako segurtasun gomendioen gainean ere informatuko nahi da: homologatutako kaskoa erabiltzea, argiak piztuta izatea, ibilgailua behar bezala izatea, eta abar.

Isunik ez da ipiniko oraingoz sentsibilizazio kanpaina besterik ez delako, baldin eta trafiko eta bide segurtasunari dagozkion arau-hausterik gertatzen ez bada. Bizikletaren kasuan aldiz, erabilera ez egokia zigortuko da, esaterako espaloitik ibiltzeagatik.

Araudiaren gaineko informazioa: labur.eus/SUqmV

2019/01/18-an argitaratua