Elkarretaratzea hirian gertatu den azken sexu-erasoaren aurrean

Bertan parte hartu dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-talde guztietako hainbat ordezkarik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du, Alderdi Ederren, hirian gertatu den azken sexu-erasoa gaitzesteko. Bertan, Eneko Goia alkateak, udal-talde guztietako ordezkariek eta gerturatu diren hiritarrek isilean salatu nahi izan dute gertakaria.

Alkateak azpimarratu duenez “tamalgarria eta higuingarria dira honelako erasoak”. “Udalak irmoki gaitzesten ditu eta horiek desagerrarazteko lanean jarraituko duela” adierazi du Goiak.

Alkateak babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Eta nabarmendu nahi izan duenez “Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia eskainiko dio”.

2019/10/01-an argitaratua