Eguzkitakoen salmenta zuzenaren epea hasi da.

Informazio gehiago: www.donostia.eus/Playas

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2018an eguzkitakoen zozketa eta ondorengo esleipenak egin ondoren, aurten, kanpainaren bigarren urte honek, ondorengo egutegia izango du:    
  • 2019/02/04: eguzkitakoren bat duten esleipedun guztiek jakinarazpen bat jasoko dute eguzkitako bat dutela gogorarazten eta berarekin jarraitzeko, aldatzeko edo berari uko egiteko aukera izango dute horretarako jarri den epe barruan    
  • 2019/03/05: uko egiteko epe-amaiera
  • 2019/03/08: 2019ari dagokion kuotaren kobroa  
  • 2019/04/08: eguzkitakoen aldaketak egiteko epe-hasiera    
  • 2019/04/15: eguzkitakoen salmenta zuzenaren epe-hasiera    
  • 2019/05/24: eguzkitakoen aldaketak egiteko epe-amaiera    
  • 2019/05/29: esleipedun berrien 2019ari dagokion kuotaren kobroa eta eguzkitakoan aldaketak izan dituztenen kobro/itzulketak    
  • 2019/07/31: eguzkitakoen salmenta zuzenaren epe-amaiera




Gogoratzen da desgaitasuna dutenentzat gordeta dauden toldo bat hartzeko mugikortasun baremoan A, B edo gutxienez 7. mailako desgaitasuna dutela egiaztatu behar dela. Desgaitasuna duen adingabe batentzat eguzkitakoa eskatzeko, gurasoek familia liburua aurkeztu beharko dute eskaera adindu honen izenean egin ahal izateko. Beste legezko tutore bat dagoen kasuetan, hau egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko da.    

Pasahitz bat emango zaie izena eman duten guztiei, eta zenbaki horrekin eta NAN edo AIZ zenbakiarekin, une oro lortu ahal izango dute eguzkitakoaren informazio pertsonala.    

Informazio gehiago--> www.Donostia.eus/Playas
   

2019/04/15-an argitaratua