Donostiako Udal Etxebizitza Plana

Etxegintzako administrazio-kontseiluak Udal Etxebizitza Plana onartu du.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostian etxebizitzaren egoeraren diagnostiko zabala egin ondoren, Planak hainbat helburu estrategiko definitu ditu herritarren gaur egungo premiei aurre egiteko, adibidez, zaurgarritasun-egoera berezian dauden kolektiboen bizitegi-premiei arreta ematea, herritarrengan aldatzen doazen beharrak kontuan hartuz, etxebizitzak prezio egokian alokatzeko eskaintza handitzea, eta jada eraikita dagoen hiriaren bizigarritasuna, eskuragarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzea.

Hori lortzeko, planak hainbat jarduketa-ildo eta ekintza ugari diseinatu ditu; adibidez, mugikortasunaren arloan zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzako —adineko pertsonak, adibidez— irisgarritasuna hobetzeko eta birgaitzeko laguntza publikoak ematea, etxebizitzen zatiketa egitean batez besteko tamaina aldatzea, bizitegi-garapenaren eta zuzkidurako bizitegien inguruko proposamen berriak egitea, edo hutsik dauden etxebizitzen parkea merkaturatzeko neurriak ezartzea.

Kontsultatu Etxebizitza Planaren xehetasun guztiak

Erlazionatutako dokumentuak

2019/05/23-an argitaratua