Ikasleei zuzendutako “Oroimen Historikoaren Ibilbideak” martxan berriro

Aire zabalean egingo diren ibilaldietan hiriaren historiaren zati bat ezagutuko dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak hirian zehar hiriaren memoria historikoa ezagutzeko egiten diren ibilbideei ekingo die berriro. Ibilbidea DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat diseinatuta dago, eta gelan gaia lantzeko unitate didaktiko bat barne hartzen du.

Ane Oyarbide Eskubide Zibilen zinegotziak adierazi duenez, "Bisita gidatuak dira, ikasleek Donostiako historiaren zati bat ezagutu dezaten. Aire zabaleko ibilbideak dira, eta 1936ko estatu-kolpearekin eta ondorengo diktadura frankistarekin lotutako leku esanguratsuak bisitatzen dira".

Babes neurriekin


Ibilbidea martxoaren 1etik maiatzaren 31ra egin daiteke, astelehenetik ostiralera. Bisita gidatuak 1h30 minutu inguru irauten du, doakoa da, unitate didaktikoa bezala, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egin daiteke.

Bisitak egiten diren unean, Eusko Jaurlaritzaren araudian indarrean dauden segurtasun-neurri guztiak errespetatuko dira, hala nola:
  • Maskara erabilera beharrezkoa izango da
  • Eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea
  • Bisitan erabilitako materiala aldez aurretik eta ondoren desinfektatuta egongo da
  • Hezitzailearen eta taldearen arteko segurtasun-distantziak mantenduko dira

Bisita hauek taldean egiteko aukera dago, izan ere, egun eskola-taldeak burbuila multzotzat hartzen dira, eta horri esker baimenduak daude.

Edozein kontsulta egiteko, programari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero:
  • Deitu
    • 943456 000
    • 678 204 635
  • Mezu elektroniko bat bidali: Info@komazk.com

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/27-an argitaratua