Ezagutu Antso Jakituna berritzearen inguruko dokumentua

Bertan eskuragarri proiektua, obraren planifikazioa eta afekzioak jasotzen dituen artxiboa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Azaroaren 9an, osteguna, informazio bilera egin zen Errondo kaleko Amara Berri Ikastetxean Antso Jakitunaren bikoitien aldea berritzeko proiektuari buruz. Bertan, hamarnaka auzotarrek hartu zuten parte eta aurkezpenaren ondoren, auzotarrek hitza hartu zuten, proiektuaren hainbat alderdiri buruz interesa agertu, eta zenbait ohar egin zituztelarik.

Proiektua esteka honen bidez ikusi eta eskuratu daiteke.


Udaletxeko ordezkari hauek parte hartu zuten: Gizarte Zerbitzuetako ekintza Komunitarioko eta Auzoetako zinegotzi ordezkaria Mariaje Idoeta, Herritarren Partaidetzako zerbitzuaren buru Amaia Agirreolea, Proiektu eta Obretako teknikari Joseba Rodriguez, eta Proiektu eta Obretako zuzendari Alfonso Vázquez, zeinak proiektua aurkeztu zuen.

2023/11/13-an argitaratua