Paradisu natural handietara bidaia National Geographic-ekin

Argazki erakusketa ikusgai Alderdi Ederren abenduaren 9ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eneko Goia, Donostiako alkateak; Ángel Garabieta CaixaBankek Euskadin duen merkataritza zuzendariak; eta Sonia Sáenz ”la Caixa” Fundazioak Euskadin duen lurralde ordezkariak, Francisco Javier Gómez erakusketako komisarioak lagundurik, Polotik Polora, bidaia bat natura paradisu handietara izeneko erakusketa inauguratu dute.

Erakusketan Lurrak Artikotik Antartikara dituen askotariko naturguneen 52 irudi eder daude ikusgai. Guztiek helburu bera partekatzen dute: planetak dituen eremu paregabe horien kontserbazioaren garrantziaz kontzientziatzea. Izen handiko 30 argazkilarien irudiak daude ikusgai. Hauetako batzuk Wildlife Photographer of the Year edo World Press Photo sari ospetsuak irabazi dituzte.


2022ko azaroaren 10etik abenduaren 9ra
Alderdi Eder lorategiak

Publiko orokorra:24 orduetan zabalik

Bisita gidatuak publiko orokorrarentzat:
Larunbatetan, 18:00etan, gaztelaniaz
Igandetan, 12:00etan, euskaraz

Eskolaumeen bisitak: Aurretiazko hitzordua: 900 80 11 37 telefono zenbakian

Erlazionatutako dokumentuak

2022/11/10-an argitaratua