Udalak bere Zerbitzuen Katalogo berritua argitaratu du

600 zerbitzu baino gehiago biltzen ditu, informazio gehiagorekin eta dagokion izapiderako sarbidearekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Udalak udal webgunean argitaratu du herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak biltzen dituen katalogo integral berritua. Katalogoak bilatzaile bat du, eskainitako zerbitzu eta tramite guztietara modu errazagoan eta intuitiboki iristeko. Berrikuntza nagusi gisa ere, gai nagusien arabera sailkatu diren kategorien bidez ere bilatu daitezke zerbitzuak: Hirigintza eta etxebizitza, Gizarte zerbitzuak, Berdintasuna…
Gaikako sailkapena eta bilatzailearen helburua da katalogoaren atala kontsultatzen duen erabiltzaileentzat ahalik eta erabilgarriena izatea.

Zerbitzu bakoitzari buruzko informazio gehigarriaz gain, tresna berriak izapide bakoitzerako zuzeneko sarbidea errazten du kasu erabilgarri guztietan.

Bestalde, 'Zerbitzu nabarmenak' adierazten dira, herritarrek denboraldiaren arabera gehien eskatzen dituztenak, erabiltzaileei beren eskaerak errazteko eta beren premiak bermatzeko.

'Zerbitzu kartak' atalak puntu bakar batean biltzen ditu erakundeek edo enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuen dokumentu guztiak, baita zerbitzu horiek ematean hartzen dituzten kalitate-konpromisoak ere. Bezeroarenganako orientazioaren eta zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren ikuspegi argia du.

Katalogoan zuzenean sartzeko hurrengo helbidean www.donostia.eus/zerbitzuak, baita udal webguneko azaletik ere.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/03/05-an argitaratua