20.411 lagunek hartuko dute parte San Sebastian Egun jendetsuenean

Zazpi danborrada berri gehituta, aurten, guztira, 158 danborrada egongo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Kultura zinegotzi Jon Insaustik 2023ko helduen danborrada aurkeztu dute gaur goizean. Aurtengo danborradan 20.411 pertsonek hartuko dute parte, San Sebastian egun jendetsuenean.

Zazpi danborrada berri gehituta, 158 danborradek Sarriegiren martxak interpretatuko dituzte hiriko gune hauetan banatuta: Altza - Intxaurrondo, Amara - Loiolako Erriberak - Morlans, Antigua, Erdialdea, Gros, Loiola - Egia - Martutene eta Alde Zaharra.
  • Ehunekotan, danborrada mistoak danborrada guztien %94,30 dira.
  • Soilik gizonezkoak direnak %5, eta %0,63 soilik emakumezkoek osatutako danborrada bakarrari dagokion ehunekoa izango litzateke.
  • 20.411 parte-hartzaileetatik 9.181 emakumeak dira, eta 11.228 gizonak. Ehunekotan, %45 emakumeak dira, eta %55 gizonak.
  • 2020an 19.004 pertsonak parte hartu zuten: % 42,72 emakumeak eta % 57 gizonak.

Bandera Igoera


Easo Abesbatzak, edizio honetako Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko duenak gure hiriari egindako ekarpen kulturalagatik, Donostiako Martxa, Diana eta Iriyarena abestuz parte hartuko du bandera-igoera ekitaldian.

Halaber, eta aurreko edizioetan bezala, aurtengoan ere Kresala Dantza taldeak parte hartuko du eta Donostiako Martxa, Diana eta Iriyarena doinuak dantzarekin lagunduko ditu.

Bandera Jaitsiera


Aurten ere auzoetako danborradak izango dira gure hiriran 24 orduko etengabeko danborradari amaiera emango dion ekitaldian, Banderaren Jaitsieran, Konstituzio Plazan.

Urteurren "borobilak" betetzen dituzten danborradei omenaldia



Danborrada denbora luzez mantentzea lortu duen ekitaldia da. Izan ere, parte hartzen duten elkarte eta asoziazioek belaunaldi ezberdinak ikusi dituzte desfilatzen urteetan zehar. Aurtengoan, sei danborradek urteurren "borobilak" ospatuko dituzte: Intxaurra, CD Lagun Artea, Jatorrak eta Argazkilari Elkartearen danborradek 25 urte beteko dituzte. CD Donostiarenak 50 urte beteko ditu, eta CD Vasconiarenak, aldiz, 75 urte.

Konstituzio Plazan igo eta jaitsiko den bandera


Artzak Ortzeok-ek, Intxaurrondoko konpainiak, hiriko ekialdeko danborradetako dekano gisa, alkateak urtarrilaren 20an Konstituzio Plazan igo eta jaitsiko duen bandera jasoko du.

Artzak Ortzeok elkarteak 1995 urtean sortu zuen bere danborrada. 21 urte igaro ziren Altza-Intxaurrondo inguruan beste danborrada bat izan arte (Boskotarrak, 1976), eta 28 Intxaurrondo auzoan danborrada berri bat eratu arte (Mons, 1983).

Union Artesanak 1957 urtetik ekitaldi honetan bakarrik parte hartu izan du. Aurten, eta laugarren urtez jarraian, izena eman duten danborrada bakoitzeko ordezkari baten laguntza izango du. Gainera, hiru haur izango dira oholtza gainean danbor nagusi lanetan.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/01/16-an argitaratua