Maria Dolores Goiari omenaldia Intxaurrondon
Ikastolen bultzatzaileetako bat izan zen
Ekialdeko barrutiko berdintasun lantaldeak omenaldia egin dio ikastolen bultzatzaileetako bat izan zen María Dolores Goiari, bere omenez donostiar honen izena duen plazan.
Omenaldian parte hartu dute Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak eta Ekialdeko barrutiko berdintasun lantaldea osatzen duten elkarteek eta ordezkariek, eta Mirenek, omenalduaren alabak, lore sorta bat jaso du.
Oyarbidek Maria Dolores Goiaren irudia azaldu du eta omenaldia, gainera,
"emakume izena duten hiriko kaleak eta espazio publikoak oraindik gutxi direla ikusteko balio izan duela" adierazi du.
Goiak erbestea jasan zuen gerra zibilaren ondoren, eta 1940an itzuli zenean, klandestinoki jarraitu zuen euskara klaseak ematen, baita bere etxean ere. Duela egun batzuk Ekialdeko barrutian beste bost plaka jarri zituzten Alice Gordon Gulick, Bateleras, Carmen Burgos Colombine, Joana de Albret eta Ignacia de Zabalo, Nornai, omentzeko.
Erlazionatutako dokumentuak
2021/03/10-an argitaratua