Toldoen zozketaren emaitzak

2022ko hondartza denboraldia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Egin da 2022ko hondartza denboraldirako eguzkitakoak esleitzeko zozketa Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.


Eguzkitakoen zozketaren emaitzak honakoak izan dira:

Zenbaki hauek eguzkitakoa aukeratzeko hurrenkera ezartzen dute.Datu zehatza goiko PDFan aurkituko duzue.

Zozketa egin ondoren, esleipenaren lehenengo fasea hasiko da eta zozketan egokitutako ordena jarraituz, zorionekoak izan direnak izango dute eguzkitakoa hautatzeko aukera.

Lehendabizi, izena ematean hautatutako hondartza, eguzkitako mota eta sektorea aukeratu beharko dira. Eskatutakoaren barruan hautatzeko aukera izan eta uko egiten diotenek galdu egingo dute jarritako fidantza.

Esleipena Udalaren webgunearen bidez egingo da, bertara sartzeko erreserba zenbakia sartu beharko delarik. Webgunera sartzeko aukerarik ez duenak, udaletxera jo dezake, eta han ohiko hiritarren arreta zerbitzuan (UdalInfo) egin.

2022/04/11-an argitaratua